Eskoriatza eta Luko artean AP-1 autobidea erabiltzea aurreikusita zuten erabiltzaileek, Eskoriatzako 123 irteeratik irten eta GI-627 errepidetik jarraitu beharko dute, eta Lukoko 107. lotunean berriro AP-1era sartu ahal izango dira.
Bidegik gogorarazi du ordutegia gutxi gorabeherakoa dela. Horren harira, gomendatu du "zuhurtziaz" gidatzeko, bidaiak aldez aurretik planifikatzeko eta seinaleen zein lanean arituko diren langileen instrukzioak jarraitzeko.