'Itzali eta piztu' bertso saio elektronikoa bertan behera geratu da

Imanol Beloki Unamuno

2024ko Gipuzkoako Bertsolari txapelketako lehen saioak emandako une bat, Zaldibar antzokian.

Egubakoitzean, azaroaren 27an, 19:00etan, Zaldibar antzokian egitekoa zen Itzali eta piztu bertso saio elektronikoa bertan behera geratu da. Eskoriatzako Udalak jakinarazi duenez, aurrerago jakinaraziko da data berria zein izango den.

Saioan, bertso-doinu berriak sortzea zen asmoa, abesti elektronikoak bertsionatuz eta hainbat musika-estilo, hala nola reggaetona, reggaea, baladak, cumbia eta popa, bertsotara ekarriz.
 
Saioan, Idoia Anzorandia Kareaga arituko zen gai-jartzaile lanetan, eta Manex Pagola Apezetxea eta Libe Goenaga Arrieta musikari gisa. Bertsolarien artean, berriz, Ane Zuazubiskar Iñarra, Maddi Ane Txoperena Iribarren eta Haizea Arana Cardenal izango ziren.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak