Atama Eskoriatzari esker, Euskadik laugarren postua lortu du Espainiako Kenpo Txapelketan, 36 dominarekin

Imanol Beloki Unamuno

Atama Eskoriatzi esker, Euskadik laugarren postua lortu du Espainiako Kenpo Txapelketan, 36 dominarekin

Espainiako Karate eta Diziplina Elkartuetako Errege Federazioko (RFEK) Kenpo Sail Nazionalak antolatutako Kenpo Espainiako Txapelketa azaroaren 20an eta 21ean jokatu zen Guadalajaran, eta autonomia-erkidegoetako federazioetako 230 kirolari bildu zituen. Euskadiko selekzioak laugarren postua lortu zuen, guztira 36 domina eskuratuta: 11 urrezko, 8 zilarrezko eta 17 brontzezko.

Bi lehiaketa-egunetan, parte-hartzaileek programa ofizialeko diziplina eta kategoria desberdinetako probetan lehiatu ziren: Kata, Kobudo, taldeko autodefentsa, SemiKenpo, FullKenpo, Submission eta Knockdown. Maila tekniko eta kirol-eskakizun handiko txapelketa izan zen, Rafa Carriet, Atama Eskoriatza taldeko entrenatzailearen esanetan.

230 kirolari bildu ditu Guadalajaran jokatutako Espainiako Kenpo txapelketak.

Dominen banaketa, kirolarien arabera

Zuhaitz Legorburu Ezeiza: 3 urrezko domina (SemiKenpo, FullKenpo eta Submission Senior, 80 kg-tik beherako kategorian).

Txomin Medina Borrego: 2 urrezko domina (Kata eta Kobudo Senior K40 kategorian) eta brontzezko domina 1 (Para-Kenpo taldeko autodefentsan, Manuel Alfonsorekin batera).

Onintze Merín: 2 urrezko domina (Kata eta Kobudo Senior Emakumezkoak D. Int. K20 kategorian).

Sare Salas: urrezko domina 1 (SemiKenpo Junior Emakumezkoak, 55 kg-tik beherako kategorian), zilarrezko domina 1 (Knockdown Junior Emakumezkoak, 55 kg-tik beherako kategorian) eta brontzezko domina 2 (Kata Junior Emakumezkoak eta Submission Junior Emakumezkoak, 55 kg-tik beherako kategorietan).

Josu Maqueda Aguilera: urrezko domina 1 (SemiKenpo), zilarrezko domina 1 (FullKenpo) eta brontzezko domina 1 (Submission Senior, 85 kg-tik beherako kategorian).

Manuel Alfonso: urrezko domina 1 (Submission Beteranoak, 90 kg-tik gorako kategorian), zilarrezko domina 1 (Knockdown Senior, 90 kg-tik gorako kategorian) eta brontzezko domina 1 (FullKenpo Senior, 90 kg-tik gorako kategorian). Horrez gain, Txomin Medinarekin batera parte hartu zuen Para-Kenpo taldeko autodefentsa proban.

Carlos Alberto de Jesús Figueredo: urrezko domina 1 (Kobudo Beteranoak Gizonezkoak kategorian).

Julen García: zilarrezko domina 1 (Submission Junior, 70 kg-tik beherako kategorian) eta brontzezko domina 2 (FullKenpo Junior, 75 kg-tik beherako kategorian, eta Knockdown Junior, 70 kg-tik beherako kategorian).

Alexandru Raducu Guillén: zilarrezko domina 1 (Kata Sub-21 Gizonezkoak kategorian).

Pablo Gurtubay Salvador: zilarrezko domina 1 (Kobudo Sub-21 Gizonezkoak kategorian).

Juan Carlos Laaouad: zilarrezko domina 1 (SemiKenpo Beteranoak, 75 kg-tik beherako kategorian).

Zihara López: zilarrezko domina 1 (Junior-Sub-21 Emakumezkoak taldeko autodefentsan, FVK4 taldearekin, Sare Salasekin batera).

Itzal Merín Eizagaetxebarria: 3 brontzezko domina (Kata Sub-21 Emakumezkoak, SemiKenpo Senior eta Submission Senior, 60 kg-tik beherako kategorietan).

Jon Albisu de la Fuente: 2 brontzezko domina (Kata Sub-21 Gizonezkoak eta SemiKenpo Sub-21, 65 kg-tik beherako kategorian).

Andoni Puertas Vigara: 2 brontzezko domina (SemiKenpo eta Submission Junior, 60 kg-tik beherako kategorietan).

Leire Vadillo: brontzezko domina 1 (SemiKenpo Senior Emakumezkoak, 60 kg-tik beherako kategorian).

Salah El Dine Azar: brontzezko domina 1 (Knockdown Junior, 60 kg-tik beherako kategorian).

Garazi Ariznabarreta: brontzezko domina 1 (Senior Mailako Talde Mistoen autodefentsan, FVK3 taldearekin, Pablo Gurtubay Salvadorrekin batera).

Atama Eskoriatza taldeak eskerrak eman nahi izan dizkie babesleei, Eskoriatzako Udalari eta baita klubeko kide guztiei ere. "Eskerrak eman nahi dizkiegu Eskoriatzako Udalari eta klubeko kide guztiei, emandako laguntzagatik eta erakutsitako inplikazioagatik. Haien babesik eta ahaleginik gabe ezinezkoa izango litzateke emaitza hauek lortzea", azaldu du Carrietek.

Azkenik, datorren martitzenean, hilaren 24an, AFEDEGIk klubaren lana aitortzeko ekitaldia egingo du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak