EH Bildu izan da Eskoriatzako indar bozkatuena botoen %47,28arekin, PSE-EEren aurretik (botoen %23,91). Ezker abertzaleak, 2023ko hauteskundeekin alderatuta, 6,5 puntu gora egin du eta ia 400 boto gehiago eskuratu ditu. PSE-EE izan da bigarren indar bozkatuena, EAJren aurretik. Sozialistek 617 boto lortu dituzte, eta jeltzaleek 471 boto. EAJ izan da behera nabarmen egin duen alderdi bakarra, 5 puntu hain zuzen ere.
PPk 130 boto eskuratu ditu, eta Voxek 59. Eskuineko bi alderdiek gora egin dute 2023ko hauteskundeekin alderatuta.
Parte-hartzea, Eskoriatzan, %80,13koa izan da eta 2023ko hauteskundeekin alderatuta 13,84 puntu gora egin du.