2025eko urtarrilean Bidegik egindako ikuskapenetan AP-1eko Isuskitzako tunelaren ebakuazio galerietan jarduketen beharra atzeman zuten. Hilabete eta erdi igaro da lanak hasi zirenetik eta Foru Aldundiak adierazi du "aurrerapen nabariak" egin dituztela.
Bi hodietan trafikoa irekita dagoela egiten ari dira lanak. Hori horrela izateko sarrera Gasteizko norabideko hodian dago, eta ezkerreko erreia itxita dago. Foru aldundiak adierazi du, errepidearen egoerak horrela jarraituko duela "lanak amaitu arte".