Euskarazko lan honek laguntasuna, elkarri egindako promesak, poza eta etsipenak izango ditu ardatz, lau lagunen arteko istorioaren bidez –Intza Alkain, Maite Aizpurua, Maiana Etxeberri eta Ane Garcia–. Publikoari laguntasunaren inguruko hausnarketa eragiteko asmoz igoko dira oholtzara, umorea, emozioa eta konplizitatea uztartuz. Sarrerak sei euro balio du, eta aldez aurretik Manuel Muñoz kiroldegian edo bibe.me webgunearen bidez eros daitezke.