'Beldur harrapakarixek' beldurrak erre dituzte Eskoriatzan Gorosarriko dantzarien eta laguntzarekin

Ibai Irasuegi Garai

Gaba Baltzaren bueltan, festaren erdigune izan da gaur arratsaldean Fernando Eskoriatza plaza. Hasteko, beldurrak idazteko eta marrazteko txokoa egin dute, eta, ostean, Gorosarri Dantza Taldearen eskutik iritsi da eguneko ekitaldi nagusia; izan ere, dantzaldia egin dute, eta beldur harrapakarixen eta herriko txalapartarien laguntzarekin giro ederra jarri dute plazan. Dantzaz gain, beldur harrapakarixek denen beldurrak batu eta sutan erre dituzte beldur-erretze errituan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak