Atama Eskoriatzaren lan txukuna V. Open Wadokan txapelketan, 12 domina lortuta

Imanol Beloki Unamuno

Atama Eskoriatza taldeko borrokalariak Open Wadokan txapelketan, Durangon.

Atama Eskoriatza arte martzialen eskolak emaitza bikaina lortu zuen urriaren 24an Durangon jokatutako V. Open Wadokan txapelketan. Eskoriatzako taldea 12 kirolarik eta 3 teknikarik osatu zuten, eta guztira 12 domina eskuratu zituzten: 4 urrezkoak, 3 zilarrezkoak eta 5 brontzezkoak.

Emaitza bikainaz gain, "taldeak umiltasuna, errespetua, laguntasuna eta kiroltasuna erakutsi zituen tatami gainean zein kanpoan, eskolaren balioak agerian utziz", azaldu du Rafa Carrietek, Atama Eskoriatza taldeko entrenatzaileak.

12 domina, guztira

Urrezko dominak

  • Ismail Rachidi – Point Fight, 8-9 urte, +33 kg.

  • Zuhaitz Legorburu – Point Fight, 16-17 urte, +67 kg.

  • Andoni Puertas – Point Fight, 14-15 urte, gerriko marroia/beltza.

  • Juan Carlos Laaouad – Point Fight, -61 kg.

Zilarrezko dominak

  • Irati Andetxaga – Point Fight, 16-17 urte, +50 kg.

  • Andoni Puertas – Armak, 14-15 urte.

  • Hodei Antia – Formak, 10-11 urte.

Brontzezko dominak

  • Juan Carlos Laaouad – Point Fight, 18-39 urte, 71-85 kg.

  • Axel Sixto – Point Fight, 14-15 urte, +61 kg.

  • Andoni Puertas – Formak, 14-15 urte.

  • Joseba Camacho – Formak, 12-13 urte.

  • Irati Andetxaga – Formak, 16-17 urte.

Azaroaren 20 eta 21ean Guadalajarara

Hurrengo erronka Espainiako Kenpo Txapelketa izango da, azaroaren 20an eta 21ean Guadalajaran. Atama Eskoriatzak ilusioz ekingo dio hitzordu berriari, herriaren izena gorenean jartzeko asmoz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak