Fernando Eskoriatza plazatik abiatuta, ibilbidean zehar hainbat txoko berezi bisitatu dituzte. "Alberjazaharretik (Labaderotik) gora, neberia; handik, ameztian barrena, Txarako iturria; eta, azkenik, San Bartolome ermitatik behera, bueltako bidea egin dugu", azaldu du Lore Diaz de Gereñu eskoriatzarrak.
Hala, ekimenera batu direnek, landaretza, paisaia eta Eskoriatzako ondare naturala ezagutzeko aukera paregabea izan dute, Mazmelako ameztiko sekretuak eta balio ekologikoak bertatik bertara ezagutuz.