Zapatuan, 09:00etan abiatuko dira Eskoriatzako udal pilotalekutik Eskoxtrem mendiko bizikleta martxaren aurtengo edizioan parte hartuko duten herritarrak. Bi ibilbide izango ditu probak: alde batetik, ibilbide laburra 34 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positibokoa izango da; bestetik, ibilbide luzeak 44 kilometroko luzeera eta 1.800 metroko desnibel positiboa izango ditu. Ibilbide laburra egiten dutenek, Landako zatia saihestuko lukete (10 kilometro eta 500 metroko desnibela du). Besteak beste, Atxorrotxeko ermitatik, Makatzgainetik eta Arlabango portutik igaro beharko dira parte hartzaileak, eta Marisan izango dute anoa postua (ibilbide luzekoak hiru aldiz igaroko dira hortik eta motzekoak birritan.
Kirolprobak.com web orrialdean eman daiteke izena egueneko 21:00ak baino lehen, 25 euroan; egunean bertan ere egin daiteke, 35 euroan.