Hasteko, zela aurkeztuko hauke heure burua?
Martin Berezibar Arevalo Eskoriatzan bizi dan 21 urteko gaztia dok. Zaletasun asko daukon pertsonia nok; adibidez, euskal dantzak, arrantzia eta mendixa gustetan jatek. Bestalde, pertsona gertukua, alaixa eta geldirik egoten ez dakixena nok.
Gaur egun, zertan habil?
Gaur egun, Irakasle ikasketak egitten nabik; zehazki, Haur Hezkuntzako gradua. Horrez gain, Eskoriatzako gaztelekuan eta Luis Ezeiza eskolan bidelagun-lanetan nabik.
Ze jaukak hire herrixak beste iñun topetan ez dokenik?
Eskoriatzan bizi nok, eta, nere ustez, herrixak bajaukek beste herri batzuek ez daukien gauzak. Adibide garbi bat dok Eskoriatza inguraketan dauen mendixak eta basuak. Eskoriatzarrok bajakixagu ze ederrak dien gure inguruak. Gaiñera, Eskoriatzakue moduko jentia ez dok beste iñun topauko.
Eta ze kanbixauko hauke Eskoriatzan gaztiendako?
Eskoriatzan gauzak egitteko aukeria jak, baiña, herri txikiñetan pasetan dan moduan, batzuetan horreik aukerok billatu egin bihar dittuk. Hala be, egixa esatiarren, etxakixat ze kanbixauko neuken.
Eskoriatzan ze egitten juek gaztiak denpora librian?
Mendira faten gaittuk, lagunekin urteten gaittuk eta trago batzuk hartzen jittuagu. Azkenaldixan, gaiñera, gazte asko arrantzan eta musian hasi dittuk, eta horretan be ibiltten gaittuk.
Zeintzuk dittuk hire zaletasunak?
Zaletasun asko jaukat: arrantzia, mendixa, euskal dantzak, kontzertuetara fatia, musian egittia eta beste hainbat gauza.
Arrantzia dok heure zaletasunetako bat; zelan, ba?
Lehen aldiz, 8 urte inguru neukela fango nitzuan. Nere herriko lehengusuekin fan gitzuan urtegira, familixa osua egun-pasa, eta han euki naixuan lelengo hartu-emuna. Hala be, zaletasun moduan, COVID pandemixaren hurrengo urtian hasi nitzuan arrantzara faten, Espieleko lagunekin. Ordutik, arrantzia gero eta gehixau gustetan jatek, eta gaur egun be faten nok.
Ze emuten dusk horrek zaletasun horrek?
Lasaittasuna emuten justek, naturakin gehixau konektetako aukeria, eguneko erritmua bajetakua eta eguneroko errutinatik urrinketakua. Gutxi gorabehera, errealidadetik puxka bat urrinketan lagunketan justek.
Arrantzara fateko, pazientzia haundixa bihar dok; hire ustez, gaur egungo gizartian gero eta gehixau kostetan jakuk itxoitten jakittia?
Horrekin ados nak. Nere ustez, gizarte azelerau baten bizi gaittuk: dana oso azkar joiek, eta dana momentuan gura juagu. Arrantziak, barriz, azkartasun hori alde batera ixten lagunketan juskuk. Azken baten, arrantzia patxadaz hartu bihar dok, eta bere denporie bihar jok. Ez dok 30 miñutuan egitten dan zerbait; orduak pasau leizkek ezer be arrantzau barik.
Eskoriatzatik kanpo, nora fango hitzake?
Momentuz, herrixan oso gustora nak. Azken baten, nere bizitzako oiñarrizko zutabiak hamen jazak: familixia, lagunak, ikasketak, lana eta abar. Hala be, ezin juat ziurtatu etorkizunian ze pasauko dan, eta beti nak gauza berrixak probetako eta aukera barrixetara zabalik.