Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolak Nazioarteko Garun Paralisiaren Eguna ospatuko du bihar, urriaren 6an, martitzena. 11:30ean, Lehen Hezkuntzako ikasleek ekintza bateratua egingo dute eskolako patioan, garun paralisia eta antzeko gaitzak dituzten pertsonen eskubideak eta bizi-kalitatea ikusgai egiteko, urtero egiten duten moduan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.