Maria Melgar eta Jose Maria Romaratezabala omendu dituzte Eskoriatzako jubilatuen bazkarian

Ibai Irasuegi Garai

Eskoriatzako Udalak herriko jubilatuak omendu ditu gaur, irailak 27. Goizean meza egin dute, ondoren Jubilatuen sukaldean salda edan dute, eta jarraian bazkaria egin dute herriko pilotalekuan. Bazkal ostean, Udalaren aitortza jaso dute Maria Melgarrek eta Jose Maria Romaratezabalak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak