Atzo, egubakoitza, hasi ziren Bolibar elizateko jaiak umeen pelota txapelketarekin eta Maria Vaquerizoren kontzertuarekin. Gaur, zapatua, da jaietako egun potoloa, eta egun guztiko egitarauaz gozatzen ari dira auzotarrak. Izurrategik adierazi duenez, oraingoz gutxienez, "jai borobilak" izaten ari dira aurtengoak: "Eguraldia lagun izan dugu, eta herri erdigunetik ere jende mordoa etorri da; auzotarrok oso pozik gaude".