Jubilatuak omenduko dituzte domekan, pilotalekuan

Imanol Beloki Unamuno

Iaz egindako jubilatuen omenaldian frontoian batutakoak.

Irailaren 27an, domeka, urteroko hitzordua izango da Eskoriatzan: herriko adinekoei omenaldia egingo diete, baina, bereziki bazkarira doazen nagusienei: Jose Maria Romaratezabalari (94 urte)  eta Maria Melgarri (95 urte).

Eskoriatzako Udalak antolatuta, 11:30ean, meza izango da; ondoren, 12:30ean, salda eskainiko dute, Jubilatuen sukaldean –kultura etxeko eraikinean–. 14:00etan, bazkaria egingo dute, pilotalekuan; eta, bazkalostean, nagusiei omenaldia egingo diete. Horren baitan, bazkarira joandako adinekoenek ––Jose Maria Romaratezabala eta Maria Melgar lore sorta jasoko dute udal ordezkarien partetik, eta gero, oparien zozketa ere izango da, bertaratuko diren gozamenerako. Amaitzeko, dantzaldia izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak