Xixilio Agiriano oroitzeko plaka jarri dute Bolibar auzoan

Imanol Beloki Unamuno

Xixilio Agiriano oroitzeko plaka jarri dute.

Xixilio Agiriano, herritar ezaguna eta maitatua, 2026ko martxoan hil zen, 79 urte zituela. Xixilioren oroimenez, hainbat herritarrek buztinezko plaka bat jarri dute bere baserriaren –Karoi– pareko iturrian. Horrela, haren oroitzapena bere jaioterriko txoko horretan uztea nahi izan dute.

Honakoa da Karoiko iturrian ezarri duen plakan idatzitako bertsoa:

Gizon alai bat bazan
Bolibarren sortua
Ostiraletan kalera 
Kafetxoren bat hartzera
Beti jeitxi oi zana.

Martxoko egun baten
Joan zitzaigun laguna
Betik akordauko gera
Heredu izango zera
Gu beti Xexiliotar.

Nun hago
Zein larretan 
Karoiko artzaina
Markiolatikan gora
Leixargateko trangora
Ardi bila joan hintzana.

Karoiko iturrian, Xixilio Agiriano oroitzeko plaka gertutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak