Bi eszenatokitan banatuta, zazpi musika talderekin gozatzeko aukera izan da oraingoan: Debagoieneko Orei eta Maniaks taldeak Inkernu kanpoko taularen gainean izan dira hurrenez-hurren egubakoitzean eta zapatuan, eta herriko plazan kokatutako taularen gainean, berriz, Arene 6 algortarrak; Bilboko Arnau&The Honky Tonk Losers Bilboko seikotea; Kataluniako Les Testarudes eta Joseba Tapia eta bere taldea. Petti eta bere Etxeko Uzta taldeak borobilduko du aurtengo jaialdia gaur, domeka, herriko plazan, 19:00etan egingo duen emanaldiarekin.