Haizea Aranak irabazi du Lizardi saria, txapelketaren 50. urtemugan

Gontzal Belategi Zubia

Haziea Arana txapelduna eta gainontzeko finalistak. (Argazkia: Bertsoa.eus)

Txapelaz gain, bertso onenaren saria ere irabazi du, puntu erantzunetan botatako bertso batekin. Martin Abarrategi aramaioarra ere izan da kantuan Zarautzen jokatzen den sariketan.

Bertsolari gazteei bideratutako Lizardi sariak 50 urte bete ditu aurten, eta bi kanporaketa jokatu ostean, sei bertsolarik eskuratu zuten finalerako txartela: Maddi Aiestaran, Bittor Altube, Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Martin Abarrategi aramaioarra eta Haizea Arana eskoriatzarra. Azken honek lortu du txapela janztea, lepo bete den Zarauzko Modelo aretoaren aurrean. Txapelaz gain, bertso onenaren saria ere irabazi du bertsolari eskoriatzarrak, puntu erantzunetan botatako bertso bati esker.

Sailkapena

  • Haizea Arana Cardenal 272,5
  • Haira Aizpurua Ibargarai 271
  • Maddi Aiestaran Iparragirre 262
  • Bittor Altube Sarrionandia 253,5
  • Irantzu Idoate Funosas 249,5
  • Martin Abarrategi Sarrionandia 246

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak