Zabalik dago ikasturte berriko kirol jardueretako izen-ematea

Julen Murua Mesonero

Dagoeneko irekita dago ikasturte berriko kirol jardueretan izena emateko aukera. Horren aurretik, baina, ate irekien jardunaldiak egingo dituzte, herritarrek nahi dituzten kirol jarduerak proba ditzaten. Irailaren 7tik 9ra eta 14tik 16ra egingo dira jardunaldiok.

Urriaren 1ean hasiko dira saio gidatuak, eta jarduerak bi multzotan banatuko dira: lehorreko ekintzak –pilatesa, zumba, body tonoa eta barruko txirrindularitza, besteak beste– eta uretako ekintzak –aquagyma, helduen igeriketa eta adin askotariko haurrei zuzendutako igeriketa saioak, besteak beste–.

Eskoriatzako Udalak jakinarazi duenez, "kirol jardueraren baten lekua gordetzeko beharrezkoa da izen-emate orria behar bezala beteta eta sinatuta aurkeztea; mezu elektroniko bidez ere bidali daiteke". Gaineratu du "bi ikastaro edo gehiago eginez gero –gutxienez batek bi egunekoa izan behar du–, jarduera merkeena erdi prezioan" kobratuko dela.

Irailaren 18ra arte zabalik

Irailaren 18ra arte egongo da horretarako aukera, eta 943 71 53 28 telefono zenbakira deituta edo eskaera orria kiroldegia@eskoriatza.eus helbide elektronikora bidalita egin daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak