Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditu, datorren egubakoitzean Eskoriatzako San Pedro txikietara modu “jasangarri, eroso eta seguruan” joan ahal izateko. "Jaiak modu jasangarrian, eskuragarrian eta, batez ere, seguruan gozatu ahal izateko, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu martxan, Eskoriatzara joan-etorriak errazteko. Kalitatezko garraio publikoaren alde egiteak aukera ematen digu mugikortasun jasangarriago baterantz aurrera egiteko, baina, horrez gain, herritarren bizi-kalitatea hobetzen, haien segurtasuna bermatzen eta bizitzako hainbat esparrutara —aisialdira ere bai— sarbidea demokratizatzen laguntzen du; horrela, pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatuz”, adierazi du Dominguezek.
Hala, egubakoitzetik (irailak 11) zapaturako (irailak 12) gauean, DG40G (Eibar – Soraluze – Bergara – Arrasate – Aretxabaleta – Eskoriatza) eta DG41G lineek (Oñati – Arrasate – Aretxabaleta – Eskoriatza – Leintz Gatzaga) zapatu gauetan eskaini ohi dituzten zerbitzu berberak eskainiko dituzte.
Ordutegi guztiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzailearen arretarako 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira.