Inkernu taberna ingurua jendez bete da zapatu arratsaldean, Errekan Gora jaialdiaren aurkezpenaren harira Arrasateko Ginka Biloba taldearen emanaldian. Giro ederrean aritu dira taldekideak, eta hainbat kantu eta bertsioz gozatzeko aukera izan dute bertaratutakoek. Besteak beste, Traidore abestia entzun ahal izan da, bideoan ikusi daitekeena.