Eskoitzako I. Klasika egingo dute irailaren 5ean

Gontzal Belategi Zubia 2026ko abuztuaren 23a

Klasika antolatu duten herritarrak, bizikletarekin.

Txirrindularitzara zaletuak diren herritarrak elkartzeko asmoz Eskoitzako Klasika egingo dute lehen aldiz, irailaren 5ean. Maila guztietako txirrindulariei luzatu diete deia antolatzaileek.

Eskoitzako Klasika egingo dute lehen aldiz irailaren 5ean. Parte-hartzaile guztiak 10:00etan elkartuko dira Eskoriatzako plazan, eta elkarrekin egingo dute ibilbide guztia. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimenaren helburua herrian txirrindularitzarekiko zaletasuna duten pertsonak elkartzea da: "Helburua taldetxo bat egin eta guztiak elkarrekin ibiltzea da, eguna aprobetxatuz". Aspektu horretan, mailak ez duela axola azaldu dute, eta maila altuagoko zein baxuagoko zaleek hartu dezaketela parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak