Eskoriatzako udal zerbitzuek ordutegi berezia izango dute abuztuan

Julen Murua Mesonero 2026ko uztailaren 28a

Ohiko legez, abuztuan aldatu egingo da udal zerbitzuetako jarduna, eta hortaz, baita ordutegiak ere.

Honako hauek dira udal zerbitzuen abuztuko ordutegiak:

H@ZI - Udaletxean

  • Astelehenetik ostiralera: 09:30etik 13:00era bitartean.

Gizarte zerbitzuak

  • Abuztuaren 3tik 14ra (5a eta 12a izan ezik): astelehenetik ostiralera, 09:30-13:00.
  • Abuztuaren 17tik 24ra: itxita.
  • Abuztuaren 25etik 31ra: astelehenetik ostiralera, 09:30-13:00.

Kiroldegia eta igerilekuak

  • Kiroldegia eta barruko igerilekua:
    • Abuztuaren 1etik 9ra; 17tik 23ra eta 29an: 09:00-13:00 eta 16:00-20:00.
    • Abuztuaren 2an, 9an, 23an eta 30ean: 09:30-13:00.
    • Abuztuaren 10etik 16ra: itxita.
    • Abuztuaren 24tik 28ra, eta 31n: 07:00-21:00.
  • Kanpoko igerilekua:
    • Astelehenetik zapatura: 16:00-19:45.
    • Abuztuaren 10etik 16ra eta domeketan: itxita.
    • Abuztuaren 24tik 31ra: 
      • Astelehenetik ostiralera: 15:45-19:45.
      • Zapatuak: 16:00-19:45.

Biblioteka

  • Abuztuaren 1etik 30era: itxita.
  • Abuztuaren 31n: 10:00-13:00 eta 16:15-20:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak