Abuztuan sartzearekin batera, ordutegi berezia izango du Manuel Muñoz kiroldegiak. Goizez eta arratsaldez egongo da zabalik ia abuztu osoan zehar, baina egongo dira egun osoan eta egun erdian zabalik egongo den egunak. Honako hauek dira kiroldegiko abuztuko ordutegiak: abuztuaren 1etik 9ra eta 17tik 23ra bitartean, eta abuztuaren 29an, goizez (09:00-13:00) eta arratsaldez (16:00-20:00) irekiko dute Manuel Muñoz kiroldegia; abuztuaren 24tik 28ra bitartean, eta abuztuaren 31n, berriz, egun osoan (07:00-21:00) egongo da zabalik. Domekei dagokienez, ordutegia 09:00etatik 13:00etara bitartekoa izango da, abuztuaren 16an kenduta; izan ere, aste horretan guztian itxita egongo da kiroldegia (10etik 16ra bitartean). Udalak jakinarazi du itxiera ordua baino 15 minutu lehenago kirol instalakuntzak hutsik gelditu beharko direla.
Uztailaren 2an ireki zuten Eskoriatzako kanpoko igerilekua, eta, udako lehenengo hilabetea igaro ostean ia abuztu osoan irekita egongo den arren, ordutegi berezia izango du hark. Abuztuaren 1etik 23ra bitartean, astelehenetik zapatura 16:00etatik 19:45era egongo da irekita igerilekua. Abuztuaren 24tik 31ra bitartean, berriz, honako ordutegi hauek izango ditu: astelehenetik egubakoitzera bitartean 15:45etik 19:45era zabalduko dute; zapatuan, berriz, ordutegia izango da 16:00etatik 19:45era artekoa. Abuztuaren 10etik 16ra bitartean eta domeka guztietan itxita egongo da.
Igerilekurako hainbat arau
Igerilekua behar bezala erabiltzeko helburuarekin, Udalak hainbat arau betetzeko eskatu die erabiltzaileei: kanpoko igerilekuan sei urtera arteko haurrak ibili daitezke, beti pertsona batek lagunduta. Belarretan oinutsik ibili beharko da, eta debekatuta dago erretzea, igerilekuko eremuan beirazko edozein material sartzea eta ur ertzean bultzaka, saltoka eta korrika ibiltzea. Baloiarekin jolastea ere debekatuta egongo da; izan ere, badago jolas esparru bat, eta hango jolasak erabili beharko dira. Ezingo dira instalazioetara patineteak eta bizikletak sartu.