Julen Arriolabengoa, Euskaltel Euskadi indartzera

Xabier Urtzelai 2026ko uztailaren 24a

Julen Arriolabengoa.

Azken hiru urteak profesional moduan Caja Rural Seguros RGA taldearen mallota janzten ibili eta gero, Julen Arriolabengoa eskoriatzarra laranjez jantziko da datorren urtean. Bi urterako kontratua sinatu du Euskaltel Euskadirekin.

Julen Arriolabengoak (Eskoriatza, 2001) erronka berriak izango ditu datorren urtean, Caja Rural Seguros RGA taldeko ziklista izateari utzi eta Euskaltel Euskadira joango delako. Eskoriatzarrak urteak egin ditu talde nafarrean, bertako harrobikoa da eta amateur mailan mallot horrekin nabarmendu zen, hainbat lasterketa irabazita, baita Euskaldun Torneoa irabazi ere. 2024an profesionaletara egin zuen salto eta hiru denboraldi hauetan esperientzia pilatzen joan da Caja Rural Seguros RGAn. 2026an, berriz, igotzailea den ziklista honek bereziki mendiko etapetan egingo dio ekarpena Euskaltel Euskadiri. Talde laranjarekin bi denboralditarako kontratua sinatu du.

Donostiako klasikora begira

Aurtengo denboraldiari, ordea, oraindik lasterketa asko geratzen zaizkio, eta Julen Arriolabengoa eskoriatzarra eta Joseba Lopez arrasatearra Donostiako klasikoan izango dira abuztuaren 1ean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak