Alberto Marcosek eta Garazi Beitiak nagusitasunez irabazi dute Eskoriatzako rallysprinta

Oier Zumarraga Aranburu 2026ko uztailaren 18a

Aitzol Apalantza eta iazko irabazle Gorka Idigoras faltan, Alberto Marcos nagusitu da hasieratik amaierara. Lehen txandako denbora bikainak bidea erraztu dio garaipenerantz. Kintanak eta Odriozolak osatu dute podiuma.

Eskoriatzako Rallysprintaren zazpigarren edizioak Alberto Marcos eta Garazi Beitia izan ditu garaile argiak. Aurten, faborito nagusietako bi ez dira irteera puntuan izan: iazko irabazle Gorka Idigorasek ezin izan du parte hartu bere Peugeot autoa konpontzen ari delako, eta txapelketako liderrak, Aitzol Apalantzak, ere azken unean huts egin du beste konpromiso batzuk tarteko. 

Marcos izan da, ordea, indartsuena hasieratik. Lehen txandan denborarik onena egin du, eta alde hori nahikoa izan da gainerako hiru txandak lasaitasun handiagoz hartzeko. Lasterketa ondo kudetau dutela dio; bere hitzetan "erbiarena" eginez irabazi du proba. Gainera, aurkari nagusietako bat, Iraitz Olariaga, lehen txandan lehiatik kanpo geratu da, eta horrek are gehiago sendotu du Marcosen lidergoa. Azkenean, BMW M3arekin 21:56eko denbora eginda irabazi du rallysprinta, bigarren sailkatuari 32 segundoko aldea aterata.

Bigarren postuan amaitu du Quintanak, Adrian Fernandez kopilotu kantabriar berriarekin batera, iazko hirugarren postua hobetuz. Hirugarren denborarik onena Aratz Buldain eta Uraitz Arrietak egin badute ere, kategoria librean lehiatzeagatik ez dute sailkapen nagusian parte hartzen. Horrela, podiumeko hirugarren koskara Ander Odriozola eta Ion Albizuri igo dira.

Eguraldia lagun izan arren, iblbide sigi-sagatsuan hainbat autok lasterketa utzi behar izan dute arazo mekanikoengatik.

Esko Motor taldeko antolatzaileek balorazio positiboa egin dute: ez da aparteko istripurik izan eta zale ugari elkartu dira ibilbide osoan zehar lasterketaz gozatzeko. 

Klase guztietako irabazleak

1. klasea: Alain Acillona – Kepa Urresti
2. klasea: Joseba Frutos – Maider Frutos
3. klasea: Ander Odriozola – Ion Albizuri
4. klasea: Mikel Gandiaga – Haizea Txoperena
5. klasea: Alberto Marcos – Garazi Beitia
10. klasea (kategoria librea): Aratz Buldain – Uraitz Arrieta
Junior pilotua: Alain Acillona
Junior kopilotua: Kepa Urresti
H1 Trofeoa: Alex Calzon – Jon Etxeberria

Lasterketaren sailkapen orokorra hemen ikusgai.

Erlazionatuak

Eskoriatzako rallysprinta, argazkitan

Oier Zumarraga Aranburu uzt 18, 21:17 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak