Bele eta Mugi Panderoa taldeen kontzertuarekin bukatuko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 50. urteurrenaren bueltako ospakizunak. Egubakoitzean, 18:30ean eta 20:00etan izango dira emanaldiak, hurrenez hurren, Mondragon Unibertsitatearen Eskoriatzako campusean.
Kontzertuez gain, campus guztietatik igaroko den ibilbidea antolatu dute unibertsitateko langileek. Eguenean, hilaren 9an, abiatuko dira parte-hartzaileak, 11:00etan, Bilboko AS Fabriketik, eta, piraguan joango dira Abusura. Handik, Apatamonasteriora egingo dute bizikletan,eta oinez joango dira gero Arrasateko Udala auzoraino.
Hurrengo egunean, egubakoitzean, Udalatik Aretxabaletako campusera joango dira, 08:30ean abiatuta, eta Aretxabaletakotik Eskoriatzakora, 11:00etan.