Rallysprinteko ibilbidea aztertzeko egutegia errespetatzea eskatu dute antolatzaileek

Julen Murua Mesonero 2026ko uztailaren 3a

Uztailaren 18an jokatuko da V. Eskoriatzako Rallysprinta, eta uztailaren 11n eta 12an egongo da ibilbidearen azterketa egiteko aukera.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, honako ordu eta egunetan soilik egin daiteke azterketa: uztailaren 11n, ibilbidearen A zatia 10:00etatik 18:00etara bitartean, ordu bikoitietan; ibilbidearen B zatia, berriz, 11:00etatik 19:00etara bitartean, ordu bakoitietan. Uztailaren 12an, ibilbidearen A zatia 10:00etatik 16:00etara bitartean egin ahalko da, ordu bikoitietan; B zatia, berriz, 11:00etatik 17:00etara bitartean, ordu bakoitietan. Derrigorra da ibilbidearen azterketa egiteko agiria izatea, eta gehienez hiru aldiz igaro ahalko da azterketa egin nahi den zatitik.

Antolatzaileek hainbat ibilgailu ikusi dituzte "azterketa egiteko ezarrita dauden egunetatik kanpo, ibilbidea aztertzen", eta "auzotarren kexak" jaso dituztela ere jakinarazi dute. "Dagokigun neurriak hartuko ditugu. Ez dezagun lasterketa kolokan jarri. Denon ardura da arauak errespetatzea eta auzotarrak errespetuz tratatzea", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak