Talogileak martxan jarri dira 12:00etan, eta sagardo kupelak ere ireki dituzte orduan. Hirugiharraz, txorizoaz eta bestelako osagaiez gozatzeko aukera izan dute herritarrek Euskal Jai Egunean. Mokadutxoa egin bitartean, herri kirol erakustaldia egon da Herriko Plazan –aurtengo egitarauko nobedadetako bat izan da–; Eider Garciak, Sara Jimenezek, Jon Marijuanek, Mikel Marijuanek eta Maite de Felipek egin dute erakustaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.