Hasi dituzte sanpedroak Eskoriatzako txosnagunean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko ekainaren 28a

Gaur emango zaie jaiei hasiera ofizialki, baina atzo txosnagunean egindako pregoiarekin eta txupinazoarekin dagoeneko festetan murgildu dira.

Pregoian adierazi zuten, nahiz eta guztiak ez egon "elkarrekin daudela" ospatuko dutela, eta gaur egungo garaiari ere egin zieten erreferentzia; hala nola, gatazkei.

Era berean, nabarmendu zuten euskaraz bizi nahi duten gazteak direla, herria bizirik mantendu nahi dutenak, "berdintasunean, askatasunean eta errespetuan sinesten dutenak ere bai. Eta batez ere, jaiak ospatzeko gogoa galdu ez dutenak. Jaiak elkar zaintzeko egunak direla ere gehitu zuten; "ondo pasatzeko bai, baina errespetuz. Libre sentitzeko, baina inor bazterrean utzi barik. Gure artean giro ederra sortzeko bai, baina beti elkarri eskua luzatuz".

Egitaraua

Honakoa izango da datozen egunetarako txosnagunean antolatu duten egitaraua:

Ekainak 28, domeka (Bezpera)

  • 13:00 Marianitada eta musika, Inkernu kanpoan.
  • 18:00 Elkartasun brindisa eta batailoiko argazkia.
  • 18:30 Txorimalo ibiltariekin poteoa.
  • 00:30 Txistulariak. Ondoren, DJ Moto.

Ekainak 29, astelehena (San Pedro eguna)

  • 20:00 Oier eta Aratz, Inkernu kanpoan.
  • 22:00 Kontzertuak: Garratz, Bogside eta Kremallera.

Ekainak 30, martitzena (Kuadrillen Eguna)

  • 12:30 Gerrigardo eta gildak, Inkernun.
  • 15:00 Kuadrilla arteko bazkaria.
  • 17:00 XIII. banderia.
  • 20:00 Watxin Matxin.
  • 00:00 Altxa Porru erromeria. Ostean, DJ Hiru Hirukiak.

Uztailak 1, eguaztena (Euskal jaia)

  • 20:00 Mojitoak eta El Pintao DJaren pintxada. Ostean, sari banaketa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak