Askotariko musika eskaintza egongo da egunero plazan

Olaia Milikua 2026ko ekainaren 27a

Udalak aurten ere askotariko proposamenen aldeko apustua egin du San Pedro jaietarako; herritar guztientzat egokitutako egitarau zabala antolatu du. Ekainaren 27tik uztailaren 1era bitartean, egunero izango da musika eta giroa herriko plazan.

Jaiak ekainaren 27an, zapatua, hasiko dira, Kalakan taldearen emanaldiarekin, 20:00etan. San Pedro bezperan, Iratzar taldea izango da protagonista, 20:30ean eta 00:30ean egingo dituen emanaldiekin. San Pedro Egunean, Escala orkestra arituko da, 19:30ean eta 23:30ean, jai giroa indartzeko. Ekainaren 30ean, Skabidean taldeak hartuko du lekukoa, 22:45ean. Azkenik, Euskal Jaian, Kuxkuxtu txaranga izango da kalean, 12:00etan hasita, eta 16:30ean, herri bazkariaren ondorengo giroa alaituko du. Egun berean, 19:00etan, Elektrokela txaranga arituko da, eta gauean, 22:00etan, Zaunka taldeak itxiko du eguneko egitaraua, jaiei amaiera emanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak