Gorosarri dantza taldeak emango die hasiera sanpedroei

Olaia Milikua 2026ko ekainaren 26a

Domekan, San Pedro bezperan, 12:30ean emango diete hasiera Eskoriatzako jaiei, txupina botata eta pregoia irakurrita. Gorosarri dantza taldeko kideek izango dute udaletxera igotzeko ardura. 

Gorosarrik aurten 60 urte bete dituela kontuan hartuta, eurak aukeratu dituzte jaiak abiaraz ditzaten. Gorosarriko kide Dorleta Ezeizak dio "poz handiz" hartu dutela ekitaldian parte-hartzeko aukera. 

Pregoia dagoeneko idatzita dutela adierazi du Ezeizak, "motza eta denok ulertzeko modukoa". Bestalde, unea aldarrikapenerako ere baliatuko dutela aurreratu du. Haren hitzetan, "Eskoriatzako udaletxeko balkoian zazpi emakume egoteak berez bihurtzen du espazio hori aldarrikapenerako gune". 

Herritarrak festara batzeko deia egin du Ezeizak: “herritarrei urteurreneko zapi, sudadera edo kamisetekin kalera ateratzeko gonbita egiten diegu, Gorosarri denok garelako”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak