Su hartu du Fagor Ederlan lantegiko atzeko mendiak, eta autobiderako sarrera itxi egin dute

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 23a

Eskoriatzako Fagor Ederlan lantegia eta AP-1 autobidea artean dagoen mendiak su hartu du. 15:15ak inguruan jaso du abisua Ertzaintzak eta suhiltzaileekin batera joan dira tokira. Sutearen eraginez, autobiderako sarrera eta irteera ixtea erabaki dute.

18:00etan oraindik itxita jarraitzen zuen autobideak eta suhiltzaileek bertan jarraitzen zuten.

Baso Suteetarako Larrialdi Plana abian

Hain zuzen gaur, ekainak 23, Euskadiko Baso Suteetarako Larrialdi Planaren larrialdi-faseko 1. egoera ezarri du Segurtasun Sailak. Bero-boladaren ondorioz baso-suteak izateko arrisku handia dagoelako eta eskura dauden baliabideak kudeatzeko ezarri du. Hala izanik, planaren ardura foru-agintaritzei dagokie, eta haien jarduna baso-suteetarako foru-planen bidez koordinatuta egongo da.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak eskatu die herritarrei arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu. Halako inguruetan suak piztea ekiditeko ere gomendatu du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak