Vasco-Navarroko bidegorriaren lehen zatietako proiektuak idazteko lizitazioarekin "eskaera historiko bati" erantzuten zaiola diote jeltzaleek, eta gogorarazi dute Eskoriatzako alkate ohi Joserra Zubizarretak etengabe bultzatu zuela "eskaera horren aldarrikapena". Gainera, azpimarratu dute gai honen bueltan egindako aurrerapenak "urteetako lan instituzionalaren eta administrazio maila ezberdinen arteko koordenazioaren emaitza" dela, eta nabarmendu Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako lana "proiektua bultzatu, eguneratu eta desblokeatzeko orduan".
"Mugikortasun iraunkorra hobetzeko konpromisoa" berretsi du alderdi jeltzaleak, eta "hurrengo faseek plangintzarekin,
zorroztasunarekin eta erakundeen jarraipenarekin aurrera egin dezaten, lanean jarraitzeko prest" agertu da.