1993tik darama Pavok Eskoriatzako areto futbolari lotuta. Entrenatzaile, jokalari eta zuzendaritzako kide izan da, besteak beste, eta orain, 2026-2027 denboraldian, hamaika urte eta gero kluba utzi duen Mikel Alkaide ordezkatuko du hirugarren mailako taldearen aulkian.