XXII. Kontzejupe txapelketako izen-ematea zabalik dago

Julen Murua Mesonero 2026ko ekainaren 4a

Hogeita bigarren edizioa izango du aurten Eskoriatzako Kontzejupe pilota txapelketak, eta ekainaren 20an jokatuko da, 10:00etan hasita.

Urtero bezala, doako txapelketa izango da, eta ekainaren 17ra arte egongo da izena emateko aukera, Inkernu tabernan. Txapelketaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, izen-emate orria betetzearekin batera, bikote bakoitzak jakinarazi behar du afarira joango den edo ez.

Herriko nagusienen pilota txapelketa ez ezik, gazteen Kontzejupe txapelketa ere jokatuko da: ekainaren 19an izango da, 17:00etan hasita, eta 16 urtetik beherako gazteek izango dute parte hartzeko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak