Sagardui eta Oses nagusitu dira Eskoriatzan jokatu den San Fermin txapelketako partidan

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko maiatzaren 31

Emakume Master Cup ligako San Fermin txapelketako partida jokatu da gaur, Eskoriatzako frontoian, eta Alize Sagarduik eta Uxue Oses oñatiarrak 21-22 irabazi diete Olatz Insausti antzuolarrari eta Nora Mendizabali.

San Fermin txapelketarako partida puntuagarria zegoen gaur jokoan, Eskoriatzan, eta bi bikoteek erakustaldi ederra eman dute pilotalekuan. Alize Sagardui goizuetarra eta Uxue Oses oñatiarra nagusitu dira, baina Olatz Insausti antzuolarra eta Nora Mendizabal andoaindarra bikain aritu dira ere.

Partida indartsu hasi dute Sagarduik eta Osesek, eta markagailuan aldea lortu dute. Insausti antzuolarrak urduri hasi du partidua, baina apurka, kantxan bere maila bilatu du, eta gogor sakatu dute markagailuan. Azkenean puntu bakarragatik erabaki da neurketa, 21-22.

Aurretik, gazteen arteko norgehiagoka egon da, eta Balerdik eta Sorondok 18-10 irabazi diete Lizarralderi eta Alberrori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak