Partiduaren aurretik omenaldia egin diete taldea utziko duten hainbat kideri. Urte askoren ondoren, Aratz Kortazar kapitainak eta Unai Garitaonandia bigarren kapitainak agur esan dute, baita Igor Altube eta Oier Azkunaga jokalariek ere. Entrenatzaile lanak utziko dituzte, era berean, Mikel Alcaidek eta Adrian Garnateok. Taldekideek "Eskerrik asko kapis" zioen pankarta zabaldu dute, eta omenaldi modura kasamiseta enmarkatu bana jaso dute, taldekide guztien sinadurekin. Horrez gain, bi taldeek ohorezko pasilloa egin diete neurketa hasi aurretik.
Azken minutuan garaipena
Partida estua eta berdindua izan da hasieratik amaierara arte. Etxekoak 1-0 aurreratu dira lehen zatian, baina Ibarrako taldeak berdinketa lortu du eta 1-1ekoarekin heldu dira atsedenaldira. Bigarren zatian ere joan-etorri handiko neurketa izan da: 2-1, 2-2, 3-2 eta 3-3koarekin iritsi dira azken txanpara. Azken minutuan, ordea, Oier Azkunaga Txikik sartu du garaipeneko gola, eta 4-3 amaitu da norgehiagoka.
Denboraldiko balorazioa
Denboraldiaren balorazioa ere egin du Jokin Salido atezainak. Haren esanetan, "denboraldia ez da joan nahi izan bezain ondo; hasiera batean helburua 2.B mailara igotzea zen, baina azkenean ezin izan dugu lortu. Lan kontuengatik une batzuetan jokalariz justu aritu dira". Hala ere, garaipenarekin agurtu dute denboraldia.