Traste zaharrak ateratzeko egutegia errespetatzeko eskatu du Udalak

Julen Murua Mesonero 2026ko maiatzaren 22a

Traste zaharrak eguenetan bakarrik atera daitezke, 20:00etatik 22:00etara bitartean.

Udaletik jakinarazi dutenez, "ohikoa" bihurtzen ari da "ezarritako egutegi eta ordutegia errespetatu gabe kalean altzari eta tresnak uztea". "Gure herria txukun eta garbi mantentzea ezinbestekoa da denok gustura eta erosotasunez bizitzea. Alabaina, azken boladan kezka sortzen digu ikusteak traste zaharrak dagokien ordutegitik kanpo uzten direla bide publikoan, askotan edukiontzien inguruko pasabidea eragotziz", gehitu dute. Gainera, udaletik gogorarazi dute "doako bilketa zerbitzu espezifikoa dagoela herritarren eskura", eta nabarmendu zerbitzu horrek ondo funtzionatu ahal izateko "ezinbestekoa dela arauak betetzea".

Jarraitu beharreko arauak

Traste zaharren bilketa modu egokian egin dadin, udaletik hainbat eginbehar gogorarazi dizkiete herritarrei: alde batetik, esan dute traste zaharrak "eguenetan bakarrik" atera daitezkeela, 20:00etatik 22:00etara bitartean. Gainera, "TZ guneetan" egin behar dela diote, eta gune horiek ez baleude, "edukiontzien ondoan utzi behar dira, oinezkoei bidea moztu gabe eta edukiontziak erabiltzea eragotzi gabe". Horrez gain, nabarmendu dute zuzenean garbigunera eraman beharrekoak ezin direla "kalean utzi".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak