Gaur eta bihar artean erosi ahalko dira Almeneko bazkarirako tiketak

Ibai Irasuegi Garai 2026ko maiatzaren 14a

Joan den asteburuan egindako Udaberri festako bazkaria.

Ekainaren 13an egingo dute Almeneko bazkari erraldoia. Gaur eta bihar artean erosi ahalko dira bazkarirako sarrerak. Hain zuzen ere, salgai daude, 12 eurotan, eta  erosi ahal izango dira, gaur, 16:00etatik 18:30etara, Almeneko autobus geltoki ondoan. Eta bihar, 18:00etatik 20:00etara, Eskoriatzako herriko plazan eta Aretxabaletako Mitarte kalean. Urtero bezala, paella izango da bazkariko plater nagusia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak