Dagoeneko eman daiteke izena Iruten krosean parte hartzeko

Julen Murua Mesonero 2026ko maiatzaren 8a

10 kilometroko lasterketa da eta 15 urtetik gorakoek har dezakete parte.

Almen ikastolaren 60. urteurrena dela eta, egun osoko egitaraua antolatu dute; adibidez, Iruten krosa. Dagoeneko zabalik dago krosean parte hartzeko izen-ematea, eta herrikrosa.eus webgunean egin daiteke. Ekainaren 13an 09:30ean hasiko da lasterketa, eta 10 kilometroko ibilbidea izango du: Almenen hasi eta Eskoriatzara joango dira; handik, Lete eta Mendiola elizateetara; gero, Aretxabaletara; eta buelta Almenera. Banaka edo lau eta hamabi kidez osatutako taldeetan eman ahalko da izena. 15 urtetik gorakoentzat da, eta 18 urte bitartekoek gurasoen baimena beharko dute krosa jokatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak