Joseba Diez Antxustegi: "Etxebizitzaren gaiak eragina du bizi-proiektu bat sortzeko orduan"

Julen Murua Mesonero 2026ko maiatzaren 7a

Joseba Diez Antxustegi, atzo, Eskoriatzako batzokian.

Gazteriaren eta etxebizitzaren gaia izan zuan berbagai EAJko Lege Biltzarreko bozeramaile Joseba Diez Antxustegik, Eskoriatzako batzokian egindako hitzaldian.

Bailarako hainbat udalerritako alderdi jeltzaleko ordezkariekin batu zen Diez Antxustegi hitzaldiarekin hasi aurretik. Ostean, etxebizitzaren eta gazteriaren gaiari heldu zion, eta nabarmendu zuen "erronka handia" dutela esku artean. Legebiltzarreko bozeramailearentzat, etxebizitzaren erronka ez da mugatzen "aterpe bat izatera" bakarrik, "bizi-proiektu bat izatera" baizik. Gainera, nabarmendu zuen ez dela soilik "gazteek aurre egin beharreko erronka bat; herrialde oso bati eragiten dio". Diez Antxustegirentzat "irtenbidea ez da erraza, baina ezinbestekoa da horrekin asmatzea".

Etxebizitza ereduarekin asmatzea, gakoa

Alderdi jeltzaleko ordezkariak pentsatzen du "etxebizitzaren ereduaren diskurtso politikoan petatxuak jartzen" dabiltzala etengabe. Onartu zuen uste duela "mugatu egin behar direla turismora bideratutako etxebizitzak", baina era berean, "etxebizitzak eraiki behar direla" uste du. Azkenean, "etxebizitzaren ereduarekin asmatzea, gakoa" dela adierazi zuen Diez Antxustegik, eta horretarako, "eskuina zein ezkerra ados egongo diren erabakiak" hartu behar direla azpimarratu.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak