Kultura etxeko gela "txiki" gelditu zen atzo, Eskoriatzako memoria berreskuratzen hitzaldian, Memoria Bizia taldeko kide Ahinara Zubizarretak dioenez. "Oso kontakizun interesgarriak" egin zituzten hizlariek Zubizarretaren arabera, eta taldetik "eskerrak" eman nahi izan dizkiete hizlariei eta saioan egon ziren herritarrei. Gainera, "herrian gaiaren inguruko interesa piztearen helburua" bete dutela esan dute, eta aurrerantzean "lanean" jarraitzeko asmoz daudela onartu. Era berean, herritarrak animatu gura izan dituzte "kontatu ez diren testigantzak batzera", Eskoriatzako herritarren bizipenak ezagutzeko.