Maiatzaren lehen domeka izanik, Atxorrotx Eguna ospatu dute gaur Eskoriatzako tontorrean. Goizeko 08:30erako igo eta hasi da txosna prestatzen Eskoriatzako Itzartu gazte asanblada. Gaurko eguraldi iragarpenak euri zaparraden abisua jasotzen zuela ikusita, normalean joan ohi dena baino jende gutxiago igoko zela espero zuten, baina ez da horrela izan. "Espero baino jende gehiago etorri da eta oso giro ona egon da. 13:30al aldera hasi gara gu txosna jasotzen eta ordurako salduta genituen egindako txistorra eta tortilla pintxo denak. Saldak ere arrakasta izan du", adierazi dute gazte asanbladako kideek. Arratsaldeko eguraldi iragarpena dela eta, dantzaldia bertan behera gelditu da.
Bestalde, Gorosarri dantza taldearen urteurreneko erakusketa eguerdian eta arratsaldean, bietan egongo da ikusgai:
12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.