Azken urteetan bezala, maiatzarekin batera, lore azoka antolatu du Eskoritzako Axtroki merkatarien elkarteak. Aurreko hilabeteetan herriko dendetako zigiluak lortzen ibili dira herritarrak, gaurko azokan landareengandik trukatzeko gero.
Usurbilgo Urtinea Loreak mintegikoak ekarri dituzte loreak, landareak zein fruitu arbolak Eskoriatzako plazan egin duten azokara eta jendea gerturatu da erostera, etxeko balkoiak apaintzeko asmoz. Lur zakuak ere asko saldu dituzte.