Zabalik dago musika eskolan matrikula egiteko epea

Julen Murua Mesonero 2026ko apirilaren 30a

Maiatzaren 19ra arte egongo da bulegoan izena emateko aukera; hortik aurrera mail bidez egin daiteke.

Gaurtik maiatzaren 19ra bitartean egongo da datorren ikasturtean Beheko Errota musika eskolan matrikulatzeko aukera, bulegora joanda; data horretatik aurrera, mail bidez egin daiteke. Musika eskolarekin kontaktuan jarri daiteke 943 71 49 95 telefonora deituta edo musikesko@hotmail.com helbide elektronikora idatzita. Hain zuzen ere, gaineratu dute 4 urtetik gorakoentzat "eskaintza handia" dagoela, "ez bakarrik haurrentzat, baita helduentzat eta jubilatuentzat ere", eta inoiz ez dela berandu "musikarekin hasteko; gogoa eta esfortzua jartzen dion edonork oso emaitza onak lor ditzake".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak