Bost hamarkadetan, 10.000 ikaslek baino gehigok egin dituzte ikasketak Fakultatean. Maiatzaren 8an ikaskide izandakoekin elkartzeko aukera izango dute. Hitzordua Aretxabaletako eta Eskoriatzako instalazioak bisitatuz hasiko dute, eta Eskoriatzan jarraituko du bilerak. Bertaratzeko asmoa dutenek, formulario bidez eman beharko dute izena. Izena emateko azken eguna maiatzaren 4a izango da.