San Pedro jaietan, ekainaren 30ean, 19:00etan hasita egingo den haurren danborradan parte-hartzeko izena eman daiteke hemen, apirilaren 30a baino lehen. 4 urtetik 16 urtera bitarteko haurrek hartu dezakete parte danborradan; alegia, 2010 eta 2022 urte bitartean jaiotakoek. Entseguak ekainean hasiko dira, astelehenetan eta eguaztenetan, 18:30ean, pilotalekuan.