Gorosarri dantza taldeak sei hamarkada bete dituela ospatuko dute maiatzaren 16an, eta egitarau zabala antolatu dute horretarako herrian; besteak beste, bazkari herrikoia egingo dute. Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko, eta maiatzaren 6ra arte egongo da horiek erosteko aukera, Azkoaga estankoan eta Altuna harategian, 25 euroan helduentzat eta 20 euroan 17 urtetik beherakoentzat –17 urtekoak barne–. Menuak honako hauek dira: helduentzat, patea, paella, oilasko izterra eta etxeko gazta tarta; eta, haurrentzat, arroza tomatearekin, hanburgesa eta jogurta.