Udaleku irekietan parte hartzeko izen-ematea zabaldu dute

Julen Murua Mesonero 2026ko apirilaren 13a

Eskoriatzako udalekuak, artxiboko argazki batean.

Gaurtik hasi eta apirilaren 28ra arte egongo da udalekuetan izena-emateko aukera.

Uztailaren 3tik 22ra egingo diren udaleku irekietan izena emateko aukera dago dagoeneko, web orrialde honetan, gaurtik hasi eta apirilaren 28ra bitartean. Haur hezkuntzako hirugarren mailatik hasi eta lehen hezkuntzako seigarren mailara arteko neska-mutikoek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera, eta ordutegia izango da, egunero 09:00etatik 13:00etara bitartean, eta eguenetan 09:00etatik 17:00etara bitartean. Prezioa da 80 euro haur batengatik, 155 euro bi haurrengatik eta 234 euro hiru haurrengatik; ordainketa egin behar da honako kontu korronte honetara: ES92 3035 0001 51 0010015926.

Antolakuntzatik jakinarazi dute izen-ematea online egingo dela eta ordainagiria bidali behar dela ludotekatortolis@gmail.com helbidera. Gainera, adierazi dute ordainagirian "haurraren izen-abizenak eta jaiotze urtea" jarri behar direla, eta haur baten baino gehiagoren izena emanez gero, "haur bakoitzeko formulario eta ordainagiri bana" bidali beharko dela. "Online bidez izena emateko arazorik izanez gero, Tortolis ludotekan egin ahal izango da astelehenetik ostiralera, arratsaldez", gehitu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak